ekonomia

Argindarraren prezioa %7 inguru merkatuko da apirilean Hegoaldean

Argindar ekoizleek eta merkaturatzaileek gaur egin dute enkantea, eta Espainiako Gobernuak berari dagokion zatia zehaztea besterik ez da falta —tarifaren erdia—. Orain arte iragarri duenaren arabera, bere horretan utziko du bere zatia.

2013ko martxoaren 20a
18:49
Entzun

Apirilaren 1etik aurrera %7 inguru jaitsiko da argindarraren prezioa tarifa arautua duten hego euskal herritarrentzat, hamar familiatik zortzirentzat. Gaur argindar ekoizleek eta merkaturatzaileek tarifa arautua finkatzeko egindako enkantean prezioak %15 jaitsi dira; enkante horrek tarifaren erdia erabakitzen du; beste erdia, berriz, Espainiako Gobernuak ezartzen du.

Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak iragarria du gobernuak mantendu egingo duela berari dagokion zatia urteko bigarren hiruhilekoan, eta hala bada, azken prezioa soilik gaurko enkantearen menpe legoke.

Argindarraren prezioa kalkulatzeko, bi osagai hartzen dira kontuan tarifa arautuan: argindar sistemaren kostuei dagokiena bata eta argindarraren beraren kostuei dagokiena bestea. Sistemak eragiten dituen kostuak —garraioa, banaketa, berriztagarriei ematen zaizkien laguntzak...— gobernuak erabakitzen ditu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.