Argindar ekoizleek eta merkaturatzaileek tarifa arautua finkatzeko enkantea egin zuten atzo, eta prezioak %7eko jaitsiera izan zuen. Enkante horrek tarifaren erdia erabakitzen du; beste erdia, berriz, Espainiako Gobernuak. Beraz, argindarraren kostua jaitsi izanak bere zatia gehiago igotzeko aukera emango dio Madrili.
Gauza segurua da apirilean argindarraren prezioan igoera izango dutela Hego Euskal Herriko erabiltzaileek. Igoera zenbatekoa izango den, hori da galdera. Joan den astean Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zuen urtarrileko tarifaren izoztea, eta atzerako eraginarekin berari dagokion partea igotzeko eskatu zion gobernuari. Aurki esan du igoera zenbatekoa izango den.
Argindarraren prezioa %7 merkatu da urteko lehen enkantean
Energiaren kostua jaitsi izanak Espainiako Gobernuari aukera emango dio bere partea gehiago igotzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu