ARRANTZA. ANTXOAREN KOSTERA. Hirurogei tona antxoa porturatu dituzte arrantzaleek Ziburun

Batez bertze 9,95 eurotan saldu dute kiloa, bezperan baino garestiago

Aitor Renteria.
2005eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Bigarren egunez jarraian Lapurdiko arrantzaleek antxoa harrapatu dute. Atzo 60 tona lehorreratu zituzten Donibane Lohizune-Ziburuko portuan; hala, osteguneko harrapaketa bikoiztu zuten. Antxoa kiloa, batez bertze, 9,95 eurotan saldu zuten. Bezperako batez bertzeko prezioa 8,53 eurokoa izan zen.

Antxoa ederrena bezperan baino doi bat merkeago saldu zen, ordea: 13,60 eurotan. Bezperan 14,20 eurotan saldu zen antxoa onena. Goiko prezioak doi bat apaldu badira ere, batez bertzeko prezioak gora egin du, antxoa txikiarengatik 6,02 euro ordaindu dutelako lonjan.Harrapaketen kopurua bikoiztearen arrazoia kanpoko ontzien presentziaz azaltzen da. Izan ere, atzokoan 30 itsasontzi aritu ziren arrantzan, horietako asko Bretainiatik jinak bezperan Lapurdiko ontziek antxoa harrapatu dutela jakitean.Lapurdiko arrantzaleak itxaropentsu azaldu dira, eta poza nabari zen Ziburuko Arrantzaleen Kofradian.Poza antxoa eza iragartzen zen unean antxoa harrapatu dutelako, eta kantitatea. Dena dela, kanpoko itsasontzien presentzia azpimarratu nahi izan dute harrapaketen emendatzea azaltzeko. Eta poza antxoaren batez bertzeko prezioak gora egin duelako. Atzokoan ere kontserba lantegiek erosi zuten Ziburuko lonjan saldutako arrain gehiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.