Hona hemen, aurrerapen gisa, Unai Sordoren esan batzuk:
- "Akordioa lortu dugu oso testuinguru konplikatuan, pentsioen sistema publikoaren sinesgarritasunari sekulako erasoa egin zaionean eta Espainiako Gobernuak pentsioen etorkizunari buruz sekulako neurri gogorrak planteatu dituenean. Akordioak bertan behera utzi ditu gobernuaren hainbat proposamen, eta askoz ere orekatuagoa den testua hitzartzea lortu dugu, arrazoizkoa".
- "Espainiako Gobernuaren akats nagusia, nahita egindako akatsa, pentsio sistema publikoa krisi egoera bati lotzea izan da. Egoera hori konpontzea lortu dugu".
- "Urtarrilaren 27an greba egingo bagenu, Espainiako Gobernuak ez luke proposamena aldatuko, ez behintzat orain lortu dugun adina. Greba hori ez litzateke izango akordioa bezain eraginkorra.
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Arrazoizko akordioa lortu dugu pentsioetan"
Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. CCOOk eta UGTk pentsioen akordioa sinatu berri dute Espainiako Gobernuarekin eta enpresaburuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu