ONTZIOLETAKO LAN ITUNA

Artekaritza edo %4,2ko soldata igoera proposatu du SEPIk

Langileei eskatu die «argi» adierazteko zein konponbide duten gustuko

Erredakzioa
BILBO
2004ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
SEPIk (Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea) eta Izarrek ontzioletako sindikatuei eskatu diete %4,2ko soldata igoera edo bitartekaritza moduren bat onartzeko, lan ituna itxiko badute. Langileekin «berehala» biltzeko prest dira. Ez, ordea, Espainiako hauteskundeen azken astean. Urtebeteko negoziazioen ondoren, ez litzatekeelako une egokia «halako eztabaidei heltzeko».

Azaroa hondarreko eskaintza hobetu dute SEPIk eta Izarrek berriki: soldatak %4,2 igotzea proposatu dute. Diotenez, «langileen nahiei kasu eginez gero, igoera %6,8koa litzateke, eta horrenbesteko gorakadari uko egin diote, aho batez, gainera.Konponbide gisa, SEPIk eta Izarrek gura dute sindikatuek «bitartekaritza moduren bat edo beste» onartzea. Bi aukera jarri dituzte mahai gainean. Arbitraje arrunta, batetik: bitartekariak erdibideko soldata igoera finkatu eta enpresak erregulazio espedientea ezarri ahalko luke lan gutxieneko zentroetan bakarrik. Aldiz, «baldintzapeko arbitrajera» joko balute, bitartekariak oinarri gisa hartu beharko lituzke langileen zenbait eskari, baina enpresak erregulazio espedientea ezarri ahalko luke ontziola guztietan.Proposatutako edozein konponbide aukeratzen dutela, «albait azkarren eta argi» adierazteko eskatu diete SEPIk eta Izarrek langileei. Akordioa ostirala baino lehenago itxi ezean, hauteskundeen ostean ekingo diete berriro negoziazioei. Izan ere, SEPIk eta Izarrek azaldu dute ez dela egokia lan itunaz hitz egitea bozketa garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.