150-200 lagunek Lur Berri kooperatiba okupatu dute gaur Aiziritzen (Nafarroa Beherea), laborariei arto transgenikoa saltzen dielako. Duela bi aste sortutako elkarte bateko kideak dira kooperatiban sartu direnak, eta bertako arduradunarekin bilera egitea erdietsi dute.
Moratoria eskatu diote hari, baina ezezkoa eman die. Ondoren, arto transgenikoaren eskaera zenbat laborarik egin duten galdetu diote, baina ez die erantzun.
Okupazioa, oraingoz, mugagabea da. ELBren jarraitzaileek bihar goizera arte egon nahi dute han. Berdeek, berriz, gaur zortzirak arte.
Frantziako Poliziaren auto bat azaldu da Aiziritzera, baina okupatuek Lur Berriko arduradunarekin bilera egitea lortu dutenean, poliziek alde egin dute.
Lur Berrik 500 hektarea ditu arto transgenikoa ereiteko.
Arto transgenikoa saltzen duen kooperatiba bat okupatu dute Aiziritzen
Lur Berrin 200 bat lagun sartu dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu