Artur Masek ez zuen burujabetzaren inguruan hitz egin
Ez zerga itunik, ez autodeterminazio erreferendumik; gai horiek alde batera utzi zituen atzo Artur Masek erkidegoen presidentearen bileran, Madrilen. Ez zen lekua, ez momentua gai horiei buruz hitz egiteko. Goizetik argi utzi zuen Kataluniako presidenteak: defizitari buruz soilik ariko zen. Gaur, berriz, atzoko bilkuraren inguruko azalpenak emango ditu Bartzelonan, eta defizita murrizteko konpromisoaren aldeko akordioa hartuko du ahotan, hura sinatu eta gero. Erkidegoen finantzaketa hizpide izan dezake gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu