Asientos Estebanek %10 jaitsi nahi ditu soldatak
IRUÑEA. Lan baldintzak aldatzeko erregulazio espedientea aurkeztu du Asientos Estebanek: %10 murriztu nahi ditu soldata gordinak nahiz soldataren parte diren bestelako faktoreak. Horrez gain, erretiro partziala hartzeko aukera kentzea proposatu du. Langile batzordeak asteazkenean erabakiko du mobilizazioei ekin edo ez. «Negoziatzea eta inor ez kaleratzea da gure helburua», dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu