Gauean aske utzi dituzte Xuban Nafarrateri babesa adierazteko elkarretaratzean atzo atxilotu zituzten lau lagunak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dute epailearen aurrera joan beharko dutela, zehazten zaien egunean.
Atzo arratsaldean izan ziren istiluak, greba orokor egunean zauritu zen Nafarrateren alde. 19 urteko gaztea larri zauritu zen greba orokorraren egunean, Ertzaintzarekin liskarra izan eta gero. Zauritutako gaztea arriskutik kanpo dago.
Iturri berdinen arabera, Ertzaintza hainbat lagunen aurka oldartu zen, "irainak eta mehatxuak" jaso ondoren. Atxilotuetakoekin batera, hainbat lagun identifikatu zituzten, "desorden publikoa eta desobedentzia larria" egotzita.