•Gaur. CGIl sindikatuak grebara deitu ditu Italiako herritarrak, Erromako gobernuak onartu dituen murrizketak salatzeko. Senatua gaur bertan hasiko du Berlusconiren neurrien azterketa.
•Bihar. Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak Greziaren bigarren erreskateari buruzko epaia emango du. Hainbat irakaslek salatu zuten Greziari diru gehiago uztea Alemaniako Konstituzioaren aurka doala.
•Osteguna. Europako Banku Zentralaren bilera. Hasiera batean Trichetek interes tasak beste puntu laurden igotzeko aukera zegoen arren, azken asteotako datu ekonomiko kaskarrek tasak berriro jaisten hasteko presioa handitu dute. Ostegunean ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren BPGaren bilakaeraren datua zabaldu behar du Eustatek. AEBetan, Obamak enplegua handitzeko proposamena egin behar du.
•Ostirala. G7ko finantza ministroen bilera hasiko da Frantzian.
Aste nahasia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu