Asteazkenero greba egingo dute Cementos Lemonan
BILBO. Zuzendaritzak aurkeztutako erregulazio eskaerarekin ados ez daudela adierazteko, Cementos Lemonako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute asteazkenero. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Bilbon, FCCren eraikinaren parean, hura delako enpresaren jabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu