Jarri dizkioten etxeko lan guztiak eginda joango da astelehenean Evangelos Venizelos Greziako lehen ministroa eurotaldeko bilerara. Azken baldintza atzo bete zuten. Greziako Gobernua sostengatzen duten alderdiek zehaztuzuten atzo nola murriztuko dituzten gastuak beste 325 milioi eurotan: ehun milioi kenduko dizkiote Defentsa Ministerioari, 75 milioi erretiro pentsioetatik, 50 milioi botiketatik eta urrian egin beharreko 100 milioi euroko mozketak uztailera aurreratuko dituzte. Europako Batzordeak pentsioetatik kendu nahi zuen dirua, baina hauteskundeen atarian, hori egitea baztertu zuten PASOK eta Nea Demokratia alderdiek.
Ikusteko dago, ordea, asteleheneko bileran zer egingo duten euroguneko finantza ministroek. Eskatutako baldintzak teorian beteta dauden arren, Greziaren promesekiko mesfidantza asko handitu da, Alemanian batez ere. Wolfgang Schaueble Alemaniako Finantza ministroak eskatu du apirilean egin beharreko hauteskundeak atzeratzeko eta Lukas Papademos teknokrata buru duen koaliziok boterean jarraitzeko. Bozetako faboritoak, Antonis Samaras kontserbadoreak, murrizketak beteko dituela dion gutuna izenpetu behar izan du.
Astelehenean erreskatea jasotzeko azken baldintzak bete ditu Greziak
Atenasekiko mesfidantza giroa ikusita, ez da ziurra euroguneak laguntza ematea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu