Arrantza

Astelehenean hasi ahal izango dira berdeletan baxurakoak

3.700 tonako kuota izango dute Bizkaikoek, eta 1.500 tonakoa Gipuzkoakoek. 

Miren Garate.
2015eko otsailaren 13a
12:50
Entzun

Uste baino beranduago hasiko dira berdeletan Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak. Otsailaren 2an ziren kosterari ekitekoak, baina ez zuten Espainiako Gobernuaren baimenik jaso, Espainiako eta Galiziako ontziak ez zeudela ados argudiatuta. Astelehean hasi ahal izango dute.

Guztira 5.200 tonako kuota izango dute: 3.700 Bizkaikoek eta 1.500 Gipuzkoakoek.

Arrastreko zenbait ontzi urtarrilaren 19an hasi ziren Kantauri itsasoan berdeletan. Horrek baxurakoei kalte egingo diela adierazi dute euskal arrantzaleek.

Sare debekatuak erabiltzeagatik atxilo

Herenegun Portugalgo itsasontzi bat atxilo hartu zuten Pasaiatik 23 itsas millatara, legezkoak ez diren sareekin arrantza egiteagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.