Atusak 23 langile kaleratu dituela salatu du CCOOk
GASTEIZ. Aguraingo (Araba) Atusa enpresak 23 langile kaleratu dituela salatu zuen atzo Euskadiko CCOOk. Kontratu finkoa zuten arren, ekoizpena gutxitu dela argudiatu eta gutxieneko kalte-ordainarekin bidali dituzte. Enpresa behin-behineko erregulazio dosier baten menpe dago eta, iaz ere, beste 30 langile kaleratu zituztela dio langile batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu