LAN ISTRIPUA

Atxilotu egin dute atzo Gasteizen langile baten heriotza eragin zuen kamioiaren gidaria

Aske utzi dute ordu batzuk geroago.

2014ko otsailaren 25a
22:55
Entzun

50 urteko gizonezko bat hil zen atzo, Gasteizen, teilatutik erorita. Langilea kamioi batera zegoen lotuta arnes batekin, erortzekotan kontrapisua izateko. Lankide bat, ordea, ez zen ohartu lotuta zegoela, eta martxan jarri zuen kamioia. Teilatu gainean zegoen langilea sei metroko altueratik erori zen, eta arrastaka joan zen 200 metro inguruan. Hartutako kolpeen eraginez, han bertan hil zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotu egin dute kamioia martxan jarri zuena, nahi gabeko homizidioa egotzita. Atzo arratsaldean atzeman zuten, eta ordu batzuk geroago libre utzi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.