Irudia. Madril

ATZERAPENA ESKATU, MAILEGUA LORTU

2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Autonomia erkidegoetako arduradunak estatuari zor diotena pagatzeko erraztasun bila joan ziren atzo Madrilera. Eskatu, denbora eskatu zuten, bost urte beharrean, hamar emateko Ogasunari zor dizkioten 23.000 milioi euroak itzultzeko; lortu, berriz, zorraren erdia pagatzen lagunduko dien mailegua lortu zuten. Erkidegoen zorpetzea mugatzeaz ere aritu ziren, baina ez espero bezain gogor, bakoitzaren beharren arabera diseinatutako sabaiak hitzartzea proposatu baitzuen Salgadok. Eta hori Auzitegi Konstituzionala alde zuela, Gobernuari erkidegoen zorpetzea mugatzeko boterea aitortu baitzion bilera hasi baino ordu batzuk lehenago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.