Begian larri zauritu zen langileak 56 urte dauzka. Atzo ebakuntza egin zioten, baina medikuek ez diote bermatzen ikusmena guztiz berreskuratuko duenik.
Navaleko langileek eta Ertzaintzaren arteko atzoko istiluak oso handiak izan ziren. Guztira, 16 langile zauritu ziren; Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera ertzain bat ere bai.
Hori dela eta, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak "istilu gehiago ez eragiteko" eskatu die ontzioletako langileei, eta lantegi horiek "salbatuko" dituela agindu die, joan den igandean Bilbon —Patxi Lopez PSE-EEren lehendakaritarako hatuagai izendatzeko ekitaldian— esandakoa berretsiz.
Bestalde, zenbait iturriren arabera, Navalen etorkizunari buruzko lehen desadostasunak hasi dira sortzen sindikatuen artean. Hain zuzen ere, ELAk uko egiten dio erabat pribatizazio aukerari; aitzitik, CCOO eta UGT prest leudeke kapital pribatuaren sarrera onartzeko baldin eta titularitate publikoa mantentzen bada.
Espainiako Gobernuak Naval ontziola publikoari buruz hartutako erabakiak piztu du langileen kezka eta haserrea. Izan ere, pribatizatzea erabaki du Madrilek, eta, ondorioz, langileek kolokan ikusten dute beren etorkizuna zein ontziolarena.
Navaleko lan gatazka
Atzo zauritutako lankidearekin elkartasunez Gurutzetako erietxean elkarretaratzea egin dute Navaleko langileek
Atzo Ertzaintzarekin izandako liskarretan begian larri zauritutako Navaleko langileari elkartasuna agertu diote gaur egurdian lankideek. Izan ere, Navaleko langileen batzarrak zauritua ingresatuta dagoen Gurutzetako erietxe atarian elkarretaratzea egitea erabaki du gaur goizean. Ehunka langile isilik egon dira ospitale atarian, Langile Batzordeko ordezkariek bisita egin dioten bitartean. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen kontrako paskinak zabaldu dituzte langileek erietxe atarian. Hain justu, "istilurik ez egiteko" eskatu die Zapaterok langileei, eta ontziolak "salbatuko" dituela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu