Irailaren 30 arte gutxienez erabat debekatuta dago Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzea. Europako Batasunaren badaezpadako neurria atzo jarri zen indarrean, eta agian urte amaierara arte luzatuko da, baldin eta zientzialariek antxoarik ez dagoela ondorioztatzen badute. Epea murritzegia dela uste dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek, eta desegokia Lapurdiko pelagikoek. Frantziako Gobernua bertan behera uzten saiatuko da hilaren 18an eta 19an, EBko Nekazaritza eta Arrantza ministroen bileran.
Atzodanik debekatuta dute arrantzaleek Bizkaiko Golkoan antxoa harrapatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu