Aurrerapausorik gabe amaitu da Gipuzkoako metaleko itunari buruzko bilera

Martxoaren 19an izango da hurrengo bilera, Adegik aztertu egin nahi duelako lan erreformaren eragina

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Hiru astean negoziazio mahaian elkartu gabe egon arren eta tarte horretan binakako bilerak egin arren, aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko lan hitzarmenaren negoziazioan. Precoren egoitzan bildu ziren atzo arratsaldean Adegi, ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariak. Sindikatuek Espainiako Gobernuak indarrean jarritako lan erreformaz baliatu nahi izatea leporatu diote patronalari. Erreforma horren eragina aztertu nahi du Adegik, eta martxoaren 17ra arte ez da beste bilerarik izango.

«Gipuzkoako metaleko lan hitzarmena deuseztatu eta Espainiakoarekin ordezkatu nahi du», salatu du ELAk. LABek ere arriskuan ikusten du Gipuzkoako ituna, eta zein den bere jarrera argitzeko eskatu dio enpresaburuen elkarteari. CCOOren esanetan, negoziazioak«lan eskubideak ahalik eta gehien murrizteko» erabili nahi ditu Adegik. UGTk patronalari galdetu dio ea enpresa guztiek errespetatuko duten itun berria, erreformak aukera ematen duelako enpresetan hitzarmen propioak adosteko probintziaan hitzartutako baldintzak bete gabe.

Bizkaian, presidente berria

Bizkaiko metaleko enpresen federazioak presidente berria du atzotik: Jose Luis Lopez. Ignacio Saenz de Gorbea ordezkatuko du, hark bi agintaldi egin baititu jarraian; araututako gehieneko denbora, hain zuzen. Industria ingeniaria da Lopez, metaleko bi enpresaren sortzailea eta IPM taldeko akzioduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.