Fagor Etxetresnen auziak ehunka langabe utzi ditu Euskal Herrian; proiektuak eta ametsak kolokan dira, etsipena gero eta hedatuago. Geroa eta lana elkar loturik ikusten dute lanik gabe geratu direnek, baina itxaropen gutxi azaldu dute likidazioarekin batera sor daitezkeen lanpostu berriei begira. Hona Joseba Lopategi (Edesa), Aitor Aldalur (Grumal) eta Kristina Zeziaga (Fagor Etxetresnak) langabeen arteko elkarrizketan mahairatutako zenbait hausnarketa:
"Laino baten barruan bezala bizi gara, blokeatuta; irtenbide duin bat nahi dugu".
"Fagorrreko Kontseilu sozialean egon nintzen, eta sistema horretan sinesteari utzi diot aspaldian».
"Kanibalismoa badago bazkideen artean, Edesa eta Fagorren artean, eta Fagorren barruan ere bai".