Zenarruzabeitiak azaldu duenez, %4,1eko aurreikuspena betetzen bada, Europako Batasuneko ekonomiaren bataz-bestezko hazkundea %1,5ean gaindituko litzateke. EAEko lehendakariordeak Eustat estatistika erakundearen datuak aipatu ditu. Horien arabera, EAEko ekonomia Europako “indartsuenen” artean dago.
Hala ere, nabarmendu du EAEko ekonomiak “erronka” ugari dituela: Besteak beste, enplegu maila areagotzea eta lan arloko segurtasuna hobetzea.
Ekonomia
Aurten ekonomia %4,1 haziko dela aurreikusten du Jaurlaritzak
EAEko ekonomiaren “emaitza onak” direla-eta, Eusko Jaurlaritzak berrikusi egin ditu BPG Barne Produktu Gordinaren hazkundeari buruzko aurreikuspenak. 2006an ekonomia %3,6 haziko zela aurreikusi zuen hasiera batean Jaurlaritzak. Gaur, Idoia Zenarruzabeitia EAEko lehendakariordeak azaldu duenez aurreikuspen horiek igo egin dira. Ekonomiaren hazkundea %4,1ekoa izango dela aurreikusten du orain Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu