Ekonomia

Aurten ia 300 milioi euroko murrizketak egingo ditu Nafarroako Gobernuak

Galerarik handiena Kultura Sailak izango du: %12,3koa. "Egoera ekonomiko honengatik behartuta gaude erabaki hau hartzera. Erabaki gogorra da, baina ausarta", esan du Barcinak.

2011ko irailaren 28a
14:03
Entzun

Nafarroako Gobernuak 2011ko aurrekontuetan 294,3 milioi euro gutxiago gastatuko ditu, murrizketak eginda, gaur jakinarazi duenez. Galerarik handiena Kultura Sailak jasango du: %12,3koa. Nezakal Garapena, Industria, Enplegua eta Ingurumenak %10eko kaltea izango dute. Gobernuak defizit publikoa %1,3ra jaitsi nahi du aurten, eta azaldu du hasierako aurreikuspena 327,2 milioiko murrizketa egitea zela.

294,3 milioi horietatik 191 milioi orain murriztuko ditu gobernuak, eta, haren arabera, oraindik ez dauka erabakita 60 milioi nondik kenduko dituzten.

Gobernu osoko kideak egon dira agerraldian, eta Yolanda Barcina lehendakariak, Roberto Jimenez lehendakariordeak eta Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak hitz egin dute. "Egoera ekonomiko honengatik behartuta gaude erabaki hau hartzera. Erabaki gogorra da, baina ausarta", esan du Barcinak.

Abiadura handiko trenaren egitasmoak ez du murrizketarik izango, exekutiboak esan duenez, eta adierazi du Espainiako gaurko gobernuak proiektuarekiko dituen konpromisoei eutsi egingo diela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.