EUROPAKO BATASUNA

Austeritatearen aurkako grebak Belgika geratu du

Michelen gobernuak erretiroa 67 urtera atzeratu nahi du eta soldata igoera automatikoak eten 

Iker Aranburu.
2014ko abenduaren 15a
11:55
Entzun

Eskualdekako greben ondoren, Belgika osoari eragiten dion greba orokorrera deitu dute gaurko herrialdeko sindikatu nagusiek. Jarraipen zabala izaten ari da: tren eta hegazkin trafikoa  ia geldirik dago, portuak blokeatuta, eskolak eta administrazioa itxita daude, eta industrian ere oso jarduera txikia dago. 

Hurrengo bost urteotan 11.000 milioi euro aurreztu nahi ditu Belgikako zentro-eskuineko gobernuak. Bi dira neurri esanguratsuenak: erretiroaren adina 65 urtetik 67ra atzeratu nahi du, eta eten soldatak inflazioari automatikoki lotzen dizkion legea. Sektore publikoaren murrizketek ere haserrea eragin dute.

Charles Michel buru duen koalizio gobernua urrian sortu zen, bost hilabeteko negoziazio luze eta gogorren ondoren. Walloniako alderdi bakarra dago —Michelen MR alderdi liberala—, eta Flandriako hiru: N-VA independentista, CD&V kristaudemokrata eta Open VLD liberala. Orain indarrean jarri nahi dituen neurriak gobernu programan negoziatutakoak dira, eta aurten defizit publikoa %3ra jaisteko helburua dute. Europako Batzordeak oharra egin berri dio Belgikari, neurriak hartu ezean ez duelakoan hitzartutakoa beteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.