Austriako Medici bankuak 1.500 milioi euro ditu inbertituak Bernard Madoffek kudeatzen zituen funtsetan. Alegia, 1.500 milioi euro galdu ditu edo ziurrenik galduko ditu Madoffek ustez egindako iruzur erraldoiaren ondorioz.
Austriako finantza merkatuen arautzaileak Medici bankuaren zuzendaritza bere gain hartu du, erakunderako gainbegiratzaile bat izendatuz: Gerhard Altenberger. Gainbegiratzaileak gehienez urte eta erdi egingo du karguan, hartzekodunen eta aktiboen interesak babesteko. Medici bankua banku pribatua da. 541.000 euroko irabazia lortu zuen 2007an, eta aktiboetan 2.880 milioi euro kudeatzen zituen irailaren amaieran. Kapitalaren %75 Sonja Kohn bankuaren sortzaile eta presidentearena da, eta gainerako %25 Italiako UniCreditena.
Austriak bere gain hartu du Mediciren kontrola, Madoffen iruzurraren ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu