Ipar Euskal Herriko biztanleek ez ezik, Nafarroakoek ere diru laguntza zuzenak jasoko dituzte auto zaharra bota eta berria erostearen truke. Planaren helburua da auto berrien merkatua bultzatzea, autogintzak garrantzi handia duelako Nafarroan.
Iruñeko gobernuak hainbat baldintza jarri ditu laguntza emateko. Txatartegian bukatzen duen autoak hamar urtetik gorakoa izan beharko du, edo 250.000 kilometrotik gora izan. Auto horien ordez erositakoak, berriz, erregai kontsumo txikikoa izan beharko du, eta, hortaz, gutxiago kutsatuko du: ehun kilometroko 140 gramo CO2 baino gutxiago isurtzen dutenek 1.200 euroko laguntza jasoko dute, eta 2.200 eurokoa 100 gramo CO2baino gutxiago isurtzen dutenek. 30.000 eurotik gorako kotxe berriek ez dute inolako laguntzarik eskuratuko.
Datorren astelehenetik hasi eta abenduaren 19ra bitarte egiten diren erosketek izango dute laguntza. Alvaro Miranda Nafarroako Ekonomia kontseilariak espero du 4.000 eta 5.000 auto berriren erosketa finantzatuko dutela.
Espainiako Gobernuaren Vive planak ere ematen ditu laguntzak, baina txikiagoak eta kotxe berriaren erosketa finantzatzeko dira.
Auto berrien erosketa diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak
Gutxienez 1.200 euro jasoko ditu auto zaharra bota eta berria erosten duenak, baldin eta gutxi kutsatzen badu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu