Urte hasieraz geroztik behera egiten ari da auto berrien salmenta Hego Euskal Herrian. Urteko lehen erdian 36.757 auto matrikulatu dira, iaz baino %6,7 gutxiago. Ekaina ere ez da izan hilabete ona saltzaileentzat: 7.408 saldu dituzte, iaz ekainean baino %7,4 gutxiago. Espainian eta Frantzian, ordea, gora egin dute salmentek ekainean: %1,8 eta %2,7, hurrenez hurren.
Auto berrien salmenta %7,4 gutxitu da ekainean Hegoaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu