Autoen matrikulazioa igo da, lehen aldiz 2010eko uztailetik

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Hemezortzi hilabetez jaitsi ondoren, hondoa jo du auto berrien matrikulazioak. Joan den otsailean 2.979 auto matrikulatu ziren Hego Euskal Herrian, urtebete lehenago baino %1,3 gehiago, Anfac eraikitzaileen elkartearen datuen arabera. Lurraldeka, matrikulazioak igo egin dira Bizkaian, Araban eta Nafarroan, baina ia %7 jaitsi dira Gipuzkoan.

Otsaileko hobekuntza txikia ez da nahikoa urtarrileko jaitsiera konpentsatzeko. Urte hasieratik 5.548 auto berriren matrikulazioa zenbatu du Anfacek, 2011an baino %4,5 gutxiago. Bizkaian, ordea, dagoeneko tasa positiboak daude.

Faconauto saltzaileen patronalak nabarmendu duenez, auto txikien salmentak egin du hobera.Urtearen joanean joera hori sendotuko dela espero dute saltzaileek.Krisia hasi zenetik erdira murriztu da autoen salmenta Hego Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.