Izan ere, Suitzako Novartisek ere egin zion ekaintza Aventisi, eta Paris aukera horren kontra agertu da argi eta garbi, Frantziako ekonomiaren eta enpleguen kalterako izango litzatekeela argudiatuta. Hain justu, Alemaniako Gobernuak errezeloz hartu du Frantziakoak enpresa talde horien inguruan agertu duen "interbentzionismoa".
Sanofiren eskaintzak talde horretako bi akzionista handienen —Total petrolio enpresaren eta kosmetiko alorreko L'Orealen— oniritzia izan du, eta, halaber, Aventiseko zaintza batzordea akordioaren alde agertu da.
Horrenbestez, farmazia arloko Europako enpresa talde handiena da Sanofik eta Aventisek eratutakoa, eta munduko hirugarrena.
Ekonomia
Aventis eta Sanofi batu dira, eta farmazia arloko Europako enpresa talde handiena eratu dute
Sanofi-Synthelabo Frantziako farmazia enpresa handiak egindako batzeko eskaintza onartu du Aventis talde frantziar-alemaniarrak, eta, horrenbestez, sektore horretako Europako enpresa talde handiena bilakatu da. Sanofik, azkenean, 68,93 euro ordainduko ditu Aventisen akzio bakoitzaren truke; guztira, 55.300 milioi euro inguru. Frantziako Gobernua pozik dago batze prozesu horrekin, presio handia egin baitu Aventis Suitzako Novartisen mende gera ez zedin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu