EKONOMIA

Azaroan 3.211 behargin gutxiago izan ziren lanik gabe Hego Euskal Herrian

Orotara, 225.978 langile zeuden lanik gabe iragan hilabetearen amaieran.

2013ko abenduaren 3a
13:57
Entzun

Behera egin du langabeziak azaroan Hego Euskal Herrian, urriko datuen aldean. 3.211 behargin gutxiago zeuden langabezian azaro amaieran. Batez beste, Bizkaian jaitsi da gehien langabezia tasa urriaz geroztik, eta soilik Nafarroan egin du gora langabeen kopuruak.

Urriko datuekin alderatuta, sektore guztietan egin du gora langabeziak Nafarroan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, jaitsi egin da langabezia tasa industrian, eraikuntzan nahiz zerbitzuetan. Hiru lurralde horietan, igo egin da langabe kopurua nekazaritzan.

Datuak

Araba: azaro bukaeran, 27.694 langabe.


Urritik, -616 (%-2,18); iazko azarotik, +783 (+%2,91).

Bizkaia: azaro bukaeran, 97.798 langabe.

Urritik, -2.285 (-%2,28); iazko azarotik, +1.813 (+%1,89).

Gipuzkoa: azaro bukaeran, 49.208 langabe.

Urritik, -666 (-%1,34); iazko azarotik, +1.035 (+%2,15).

Nafarroa: azaro bukaeran, 51.278 langabe.

Urritik, +356 (+%0,70); iazko azarotik, -571 (-%1,10).

Hego Euskal Herria: azaro bukaeran, 225.978 langabe.
Urritik, -3.211; iazko azarotik, +3.060.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.