Ekonomia

Azaroan ere Hego Euskal Herriko langabezia igoeraren herena Nafarroan jazo da

Azaroan igo egin da langabezia Hego Euskal Herrian, eta 3.441 langabe gehiago daude. Iazko azaroan baino 15.299 gehiago dira langabeak, eta guztira 190.813 langabe daude. Nafarroan berriro eragin nabarmena izan du, eta Hego Euskal Herrian izan den gorakadatik herena Nafarroa jazo da.

2011ko abenduaren 2a
12:49
Entzun

Espainiako Lan Ministerioak gaur eman ditu azaroko langabeziaren datuak, eta hil horretan ere gora egin du Hego Euskal Herrian. 3.441 langabe gehiago izan dira azaroan, eta guztira 190.813 langabe daude. Iaz hil berean zeuden langabeak baino 15.299 gehiago daude.

Abuztutik ari da langabezia gora igotzen. Azaroan igoera nabarmena izan da Nafarroan, urrian bezala. %2,39 igo da lurralde horretan, eta Hego Euskal Herrian izan den langabezia gorakadatik herena lurralde Nafarroan jazo da.

Nafarroan urritik izan diren 1.068 langabe gehiagoetatik erdia baino gehiago (718) zerbitzuen sektorekoak dira. Orokorrean sektore horrek paraitu du langabezia gehien Hego Euskal Herrian.

Datuak

Araba. Azaro bukaeran 22.445 langabe.

Urritik +388 (+%1,76), iazko azarotik +2.058 (+%10,09).

Bizkaia. Azaro bukaeran 81.517 langabe.

Urritik +1.197 (+%1,49), iazko azarotik +8.345 (+%11,40).

Gipuzkoa. Azaro bukaeran 41.012 langabe.

Urritik +788 (+%1,96), iazko azarotik +1.520 (+%3,85).

Nafarroa. Azaro bukaeran 45.839 langabe.

Urritik +1.068 (+%2,39), iazko azarotik +3.376 (+%7,95).

Hego Euskal Herria. Azaro bukaeran 190.813 langabe.
Urritik +3.441, iazko azarotik +15.299.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.