ekonomia

Azken 17 urteetako langabeziarik handiena Erresuma Batuan: %8,4koa

2.680.000 lagun daude lanik gabe, eta haietatik ia erdiak 16-24 urte artekoak dira.

2012ko urtarrilaren 18a
11:40
Entzun

Azkeneko hamazazpi urteetako langabezia tasarik handiena zegoen iazko azaroan Erresuma Batuan: %8,4koa. Hando Estatistika Bulegoak jakinarazi duenez, joan den urteko abuztutik alderatuz gero, 118.000 pertsona gehiago zeuden lanik gabe —haietatik 52.000, 16-24 urte artekoak ziren—, eta orain denera 2.680.000 daude langabezian.

16-24 urteko lagunen artetik 1.040.000 daude lanik barik. 1992tik izandako kopururik handiena da.

Chris Grayling Lan ministroak adierazi du langabezia "kezka handia" dela gobernuarentzat, eta "erronka" garrantzitsua dutela aurrean. "Nahiz eta egoera oso berezia izan, langabeei lana aurkitzea da gure lehentasuna".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.