KONTU PUBLIKOAK

Azken urtean 1.300 milioi euro handitu dute zorra Hegoaldeko gobernuek

Eusko Jaurlaritzaren zorra BPGaren %13ra iritsi da, eta %17,6ra Nafarroako Gobernuarena.  

Iker Aranburu.
2014ko martxoaren 14a
11:06
Entzun

Espainiako Bankuak gaur goizean emandako datuen arabera, 8.225 milioi euro zor zituen Eusko Jaurlaritzak 2013 amaieran, urtebete lehenago baino 1.021 euro gehiago. Zorraren handitzea batez ere joan den urtearen hasieran gertatu zen, eta 2013ko bigarren hiruhilekoan jo zuen goia, 8.279 milioi eurorekin. Hirugarrenean jaitsiera izan ondoren, azkenekoan beste 51 milioi handitu zen. 

Nafarroako Gobernuaren kasuan, 288 milioi euro handitu du bere zorra, 3.101 milioiraino. Hori bai, azken hiruhilekoan zorra 175 milioi euro arintzea lortu zuen.

Gobernuen zorrari batu behar zaie bere menpeko enpresa publikoena. Kasu batean zein bestean ez dira oso handiak, 2011n enpresa publikoen zorraren zatirik handiena erkidegoena balitz bezala zenbatzen delako. Orotara, 112 milioi zor dituzte Jaurlaritzaren enpresek (2012an baino milioi bat gutxiago), eta 50 milioi Nafarroako Gobernuarenek (12 milioi gutxiago).

Handiagoa da, berriz, hiru foru aldundien zorra: 2.334 milioi euro zor zituzten 2013 amaieran. Urtebete lehenago baino 270 milioi gehiago diren arren, haien zor mailak ez du hainbesteko igoerarik izan azken hiru urteotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.