Azkenaldiko erregulazio dosier batzuk

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Catelsa. Urtea bukatzeakin batera, lan egiteari utziko diote Oiartzungo Catelsa enpresako61 langileek; Hutchinson-Total multinazionalak abenduaren 31rako prestatu du enpresa ixtea, dosier baten bidez. Autogintzarako osagaiak egiten ditu Catelsak, eta langileek diote bideragarria dela.

Ultracongelados de la Ribera. Produktu izoztuen Martzillako enpresak 123 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu du; Valentziara darama ekoizpena. Martzillan logistika zentroa geratuko da. Lantaldearen %84, 2 langabezian geldituko da.

Formica. Galdakaoko Formica enpresa ixteko dosierrak169 langile utziko ditu kalean aurrena, eta beste 35 geroago. Langileek auzitara jo dute, eta epaileak dira erabaki hori geratzeko azken aukera.

Corrugados Azpeitia. Corrugadoseko dosierra ere epaitegietan da; aurreko astean egin zen epaiketa, eta epaiaren zain daude; Alfonso Gallardo taldearen dosierra atzera botatzen ez badute, kalean geratuko dira 60 langile.

Celsa Atlantic. Laminaciones Arregui zeneko 358 langile kaleratzea eragotzi du berriki EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Celsa Atlanticen dosierra atzera botata. Negoziazio mahaia eratu behar da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.