AZKENERA ARTE BORROKA EGITEKO PREST

2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Alonsotegiko Thyssenkrupp enpresako langileek bihar, etzi edo beranduenik etzidamu jakingo dute zer gertatuko den eurekin, lanik gabe geratuko diren ala ez, alegia. Urriaren 30a da erregulazio espedientea onartu ala atzera botatzeko Administrazioak daukan muga. Eta azken erabaki horretan eragiteko eta lanpostuei eusteko helburuarekin, eskura dituzten presio bide guztiak erabiltzen ari dira 136 langileak. Atzo, manifestazioan joan ziren Alonsotegiko udaletxetik -ostiraletik itxialdian dira bertan langile batzordeko kideak- Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren parera, enpresa itxi ez dezaten bere esku dagoena egin dezala eskatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.