Azpeitiko Corrugados enpresako langileek itxialdia hasi dute, 120 bat langile daude lantegi barruan. Zuzendaritzarekin bilera bat egin nahi dute. Langileek adierazi dute beste 60 lagunen kaleratu nahi dituela enpresak, eta lana erregulatzeko espedientea ireki nahi die beste 245 beharginei; soldata %35 murriztu eta urteko lanaldia 49 ordu igo.
60 langile kanporatzeko erabakiaren batera, Corrugadoseko Gallardo taldeak lana erregulatzeko espediente bat ere jarri nahi du, sindikatu haiek diotenez. Neurri horrek urte amaiera arte iraungo luke, eta enpresan geratzen diren 245 langileei eragingo lieke. Horrekin batera, soldataren %35eko murrizketa eta urteko lanaldiaren 49 orduko igoera ezarri nahi diete.
Azpeitiko Corrugados enpresak aurreko hilabeteetan beste ehunen bat langile kaleratu ditu. Langileek greba mugagabeari ekin zioten ekainean eta hainbat elkarretaratze egin dituzte udan zehar.