Babcock Power-eko langileek Barakaldo eta Trapagaran lotzen dituen errepidea moztu dute gaur, A-TEC-eko zuzendaritzak hasi duen errekonbertsio prozesuaren aurka protesta egiteko. Goizean egin dute batzarra langileek, eta ondoren enpresa uzteko eskatzera joan dira zuzendariengana, "aurrera ateratzea lortzen ez dutela ikusirik" eta "min gehiago egin ez diezaioten".
Zuzendaritzak, ordea, ez duela Sestaoko enpresa utziko erantzun die. Gertatutakoaren berri eman ondoren, 250 langilek kalera ateratzea erabaki dute, eta Barakaldo eta Trapagaran arteko errepidea moztu dute. Langile Batzordeak esan duenez, apiriletik daramatzate Sepirekin bildu eta enpresaren galderak A-TEC akziodun nagusiarekin mahai batean konpondu behar direla esanez.
ekONOMIA
Babcock-eko langileek Barakaldo-Trapagaran errepidea moztu dute
A-TEC-eko zuzendaritzari joateko eskatu diote, hasitako errekonbertsio prozesuarekin enpresa itxiko dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu