Ekonomia

Babcock-eko zuzendaritzak konkurtso legean sartzea eskatu du

Abenduaren 3an egin zuen eskaera Sestaoko enpresak, eta ostiralerako agiri guztiak aurkeztu beharko ditu epaitegian.

2010eko abenduaren 15a
14:27
Entzun
Babcockeko zuzendaritzak konkurtso legean sartzea eskatu du, gaur enpresa batzordeak jakinarazi duenez. Abenduaren 3an egin zuen eskaera eta ostiralerako agirik guztiak aurkeztu beharko ditu. Hori egiten duenean, epaileak auto bat eman beharko du eta prozesuko administratzaileak izendatu beharko ditu.

Babcockeko langileek manifestazioa egin dute Bilbon Sestaoko lantegiaren egoera kaskarra salatzeko, eta eurentzat irtenbide bat eskatuz. Babcocken jabe den A-Tec enpresak kiebra jo du, eta SEPIren egoitzaren aurrean bildu dira, horrek pribatizatu baitzuen Babcock.

Bihar Eusko Legebiltzarraren aurrean bilduko dira, Gasteizen, parlamentuan ordezkaritza duten alderdiek enpresaren egoerari buruz eztabaidatuko dutela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.