Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin bildu ziren atzo Babcockeko langileen ordezkariak. Lopezek agindu zien parte guztien arteko bilera bultzatuko duela, lantegiari irtenbidea bilatzeko.
Gaur, horretan hitz egin dute langileek, eta ontzat jo dute proposamena.
Lan GAtazka
Babcockeko langileak lanuztea egiten ari dira gaur
Lantegian batzarra eta Guggenheim aurrean elkarretaratzea egingo dituzte, besteak beste, Babcockeko langileek gaur, lanuztea egiten ari diren egunean. Batzarrean, PSE-EErekin atzo egindako bileraren berri eman dio Langile Komiteak langileei. Horiek ondo ikusi dute PSE-EEk egindako proposamena, alegia ATB, SEPI eta Langile Batzordearen arteko bilera. ATBk Babcock uztea nahi dute langileek, lantegia hartu zuenean hartutako konpromisoak betetzen ez baditu behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu