EKONOMIA

Babcockeko langileek grebara deitu dute asteazkenean

Enpresako akzionista nagusiaren akzioek beherakada handia izan dute Vienako burtsan. Sestaoko lantegiko langileek bi orduz itxi dute enpresako sarrera.

2010eko urriaren 22a
17:48
Entzun
Sestaoko Babcockeko langileei grebara deitu dute asteazkenean. Izan ere, Babcock Power España enpresako akziodun nagusi A-tec enpresak kolpe gogorra jaso du gaur. Vienako burtsan &65,91 erori dira bere akzioak. Asteazkenetik, zorrei aurre egiteko dirurik ez zuela jakinarazi zuenetik, zeuden bertan behera eta itzuleran oso gogorra izan da beherakada.

Sestaoko lantegiko langileek protestekin jarraitu dute gaur, eta goizean lantegira sartzeko bidea itxi diete enpresako zuzendariei. 08:00etan hasi da protesta, eta ehundaka langilek hartu dute parte Irtenbidea leloa zuen pankartarekin, UGT, CCOO, ELA, LAB eta ESK-k deituta.

A-tec akziodun nagusia ez dela enpresa salbatzeko gai ari dira salatzen egun hauetan, eta "hondoratu baino lehen" enpresa uzteko eskatzen diete zuzendariei. Protesta 10:00etan amaitu da, eta ondoren egindako batzarrean mobilizazio gehiago egitea erabaki dute langileek. SEPI talde publikoari konponbide bat bilatzeko eskatzen diote, horrek jarri baitzuen Babcock A-tec-en eskuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.