Ekonomia

Babcockentzat bestelako proiekturik ez dagoela baieztatu dio Jaurlaritzak ELAri

Sindikatuak deituta, Babcockeko langileak kontzentratu egin dira goizean, PSE-EE Balmasedan ekitaldi politikoa egiten ari zen hotelaren aurrean.

2011ko otsailaren 26a
19:25
Entzun

ELAk jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du bestelako proiektu industrialik Babcock lantegiarentzat. Aste honetan lanean dauden langile guztientzat erregulazio espedientea aurkeztu du zuzendaritzak, eta gaur langileak Balmasedako hotel baten aurrean bildu dira, bertan PSE-EEren ekitaldi bat egiten ari baitziren.

Ekitaldia amaitu denean sindikatuko arduradunak Bernabe Unda Industria sailburuarekin eta Xabier Garmendia sailburuordearekin bildu dira, eta horrek jakinarazi die Jaurlaritzak ez duela bestelako proiekturik. ELAko arduradunek enpleguari eusteko inplikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.