Ekonomia

Babcokceko "pribilegiozko ordainsariak" jaso zituztelakoan bi ordezkari ohi sindikatutik bota ditu ELAk

Babcock Borsig enpresan bere ordezkari izan ziren bi kide sindikatutatik bota dituela iragarri du ELAk, hain zuzen ere, lantegi horrek aurrera eramandako erregulazio espedientean beste langileentzako hitzartutakoak baino ordainsari altuagoak jaso zituztelako. SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietateak atzo jakinarazi zuen Babcock erosi zuen ATB multinazional suitzarrak zuzendaritzako eta langileek batzordeko zenbait kideren erretiroak puztu zituela; hots, "pribilegiozko ordaindariak" hitzartu zituela.

2005eko apirilaren 7a
17:47
Entzun
Puztutako erretiroak jaso zituztela jakin eta berehala erabaki du ELAren Metaleko Federazioak bi lagunhoriek sindikatutik egoztea. ELAko iturriek argitu dutenez, pertsona horietako bat ELAren ordezkari izan zen Babcockeko langile batzordean (guztira lau zituen), eta, bestea ordezkari sindikala. Nolanahi ere, "pribilegiozko ordainsariak" hitzartu zirenean kargu horiek utzita zeuzkatela eta sindikatuan ez dutela beste ardura posturik izan zehaztu du ELAk.

Era berean, Babcocken aferan SEPIk eta enpresa zuzendaritzak hartutako bidearen kontrako jarrera izan dutela beti nabarmendu du ELAK; hau da, erregulazio espedientearen aurkakoa.

Pribilegiozko ordainsarien inguruan informazio guztia jasotzea galdegin du ELAk, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu die agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.