Postetxe zentraleko gibeleko aldean izan da ezbeharra, 07:45 aldera. Honela dio hark idatzitako gutunak hasieran: "Postak hil nau".
Jazotakoaren ondorioz, postako langileek ez dute zerbitzurik eskainiko gaur Baionan, egoera zailen aurrean lanik ez egiteko duten eskubidea baliatu dutelako.
Langileek bilera bat eskatu dute zuzendaritzarekin. Konponbide batera heltzen ez badira, asteazkenetik aurrera grebara deituko dutela jakinarazi dute.
Ez da lehen aldia sindikatuek lan baldintzak salatzen dituztela. Aurretik egin dute postaren baitan lan kalitateari buruzko lan orokor bat, izan baitira beste langile batzuk beren buruaz beste egin zutenak.