Ekonomia

Balenciaga ontziolak sinatu du sei ontzi eraikitzeko kontratua

Abenduan iragarritakoa paperera eraman dute gaur, Eskoziako North Star  Shipping ontzijabearekin.

Berria.info
2014ko martxoaren 27a
07:39
Entzun

Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolak sei itsasontzi eraikitzeko kontratua sinatu du Eskoziako North Star Shipping konpainiarekin. Craig zerbitzu taldeko enpresa da, eta Aberdeenen du egoitza, Eskoziako petrolio industriaren hiriburuan.

Kontratu horren bidez, 83 milioi euro eskuratuko ditu Balenciagak ontziak eraikitzearen truke. Lan horrek 700.000 lanordu ekarriko dizkio ontziolari: 2016ko otsailera artean bermatuta du lana.

Itsasoko petrolio plataformei laguntza berezitua emango diete sei ontziek. Aurretik ere lan egin izan du Zumaiako ontziolak North Star Shippingentzat; 2013ko maiatzean, esaterako, itsasoratu zuten 'Grampian Spectre' izenekoa. 

Mota horretakoa izango da Navalek eraikiko duen ontzia ere. Sestaoko ontziolak espero du datorren astean izenpetuko duela kontratua Herbehereetako konpainia batekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.