Baliabide gutxikoei PFEZ arindu nahi die Lopezek
GASTEIZ. Zerga politikaren gaineko eztabaida foru hauteskundeen ostean egin beharrekoa dela uste duen arren, neurri batzuk aurretik har daitezkeela esan zuen atzo Patxi Lopezek. Besteak beste, baliabide gutxi dituzten herritarrei PEFZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arintzea proposatu du lehendakariak, «krisiak kalte handiagoa egin dielako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu