Banca Civicako akzioa 2,7 euroan burtsaratuko da
IRUÑEA. Banca Civicak 2,7 eta 3,8 euro artean saldu nahi zuen akzioa. Azkenean, iragarritako preziorik baxuenean aterako da burtsara: 2,7 euroan. Beraz, bankuaren kontabilitate balioarekin alderatuta, %60ko beherapena izango du. Inbertitzaileen 750 milioi euro lortzea da erakundearen helburua. Nafarroako Kutxak, Cajasolek, Caja Burgosek eta Cajacanariasek osatzen duten bankua bihar hasiko da burtsan kotizatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu