'CAN'

Banca Civicari dagokion auzia artxibatzeko erabakia berretsi du Velascok

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota ditu erabakiaren aurka aurkeztutako helegiteak, eta Nafarroako Kutxari dagokion zatia Iruñera itzultzeko erabakia baieztatu du berriro.

Eloy Velasco, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS CARDENAS, EFE
Berria.eus
2014ko uztailaren 23a
11:43
Entzun

Eloy Velasco epailearen arabera, Banca Civicak "bere balioaren argazki zintzoa" igorri zuen merkatura, eta, beraz, ez du bat egiten UPD alderdiak egindako salaketarekin. 

Horrela, aurretik hartutako erabakia berretsi du, eta atzera bota ditu Fiskaltzak, UPDk, eta Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak jarritako helegiteak. Ekainaren 12an emandako ebazpenean epaileak ez zuen deliturik atzeman, ez Banca Civicaren bat egitean, ez burtsara ateratzeko operazioan, ez Caixabankek hura erosteko prozesuan.

Eloy Velascok ekaineko autoan espresuki erabaki zuen CAN fundazioak, Nafarroako Kutxaren egungo jabeak, ez zuela behar besteko informazioa igorri. Gerora Velascok berak onartu zuen "akats" egin zuela hori hala esanda. Hala ere, bere erabaki nagusia ez du aldatu eta CANeko inbertsioen ikerketa Iruñeko epaitegira itzultzea berretsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.