Banco Popularrek Galiziako Banco Pastor erosiko du

2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Espainiako banku handienetan laugarrena, Banco Popular, Galiziako Banco Pastor erosteko bidean da, 1.350 milioi euroren truke. Haren akzioen %100 erosteko eskaintza egin du, ostiralean balio zuten baino %31 gehiago eskainita. Akziodun nagusiek dagoeneko onartu dute eskaintza, eta Popularren 1,115 akzio jasoko dituzte Pastorren akzio bakoitzaren truke. Angel Ron Banco Popularreko presidenteak ziurtatu du bien arteko batuketari esker 800 milioi euro aurreztu ahal izango dituztela lehen urteotan, baina ziurtatu du «gatazkak sortu gabe» egingo dituela. Banco Pastorrek bulegoak ditu Hego Euskal Herriko hamabost hiri eta herritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.