ekoNOMIA

Banco Santander okupatu du LABek Iruñean

Sindikatuko zazpi lagun haren egoitzan kateatu dira, bankuak eta patronala langileriak ekoiztutako aberastasunaz jabetzen ari direla salatzeko.

2010eko irailaren 7a
18:25
Entzun
Sindikatuen Munduko Federazioak gaurko ekintza eguna antolatu duela-eta LABeko hainbat kidek Iruñean Banco Santander okupatu dute, Gaztelu Plazan. Bankuak eta patronala langileriak ekoiztutako aberastasunaz jabetzen ari direla salatu dute hala.

Zazpi lagun bankuaren barruan kateatu dira, eta 150 kidek babesa adierazi diete. Espainiako Poliziak zazpi lagun haiek atxilotu ditu, eta sindikatuak dio polizia etxean dauzkatela. Ekintza 11:15ean hasi eta 13:15ean amaitu da.

"Ez dagoela dirurik esaten digute, eta aitzakia horrekin inposatu digute lan erreforma atzerakoia, zerbitzu publikoak murriztu, geure pentsioak edota langabezia prestazioak mehatxatu. Ez da aberastasunik falta, lapurrak daude sobera. Banco Santanderrek 2.215 milioi euro irabazi ditu urteko lehenengo hiru hilabeteetan", adierazi du LABek.

Sindikatuen Munduko Federazioko kidea da LAB.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.