Banka harro ezta

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Ez bankarrota edo porrot aukera handia ikusten dielako, baina Moody's rating etxeak porrot probabilitate handiagoa ikusiko zien Espainiko bankuek jaulki 32.000 milioi lehentasunezko zorri. Ondorioz, kaudimen kalifikazio edo rating hori jaitsi egin die eta danbatekoa sumatu zuten bi banku handienek (Santanderrek %4,1 galdu zuen eta BBVAk %3,59), nahiz %2na galdu zuten Bankinterrek nahiz Banestok. Ez da banka harrotzeko motiborik. Konfiantza indizeek ere ez dute itxura onik, ez Europan ez AEBetan, eta, enegarrenez, akzio azoken galeren buru egin zuten gure indizeek: Ibex-35ek (-%2,44) Eurostoxx-50 (-%1,71) edo CAC-40 (-%1,32) baino egun latzagoa izan zuen. Ez alferrik, bankuek duten pisu erlatiboa handiagoa baita gure indizeetan. 2.176 milioiren salerosketa ez da datu txarra, baina ez Edurnezurik (-%2,25) ez Bolsas y Mercadosek (-%4,84) ere ezin izan zuten lagundu. Iberdrola (-%2,06) 5,9 euroan da. Gehiegi harrotu gabe.



SOS Cuetara (+%14,75) arazoz lepo dabilela profitatu nahi du Nueva Rumasa taldeak. Atzo 2,49 euroan itxi zuen eguna jakigilearen akzioak, ruiz-mateostarrek kapitalaren %28 inguru akzioko 3 euroan erosi nahi luketela zabaltzearen ondorioz.



Iberdrola Renovablesek (-%0,51) 371 milioi irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %4,9 gutxiago. Bestalde, Iberdrolak Portugalgo EDP argindar enpresaren %2,7 saldu duela iragarri du, 298 milioian. Oraindik ere %6,8ko partaidetza mantentzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.