Bankari britainiarrek 2.750 milioi euro pagatu dituzte
LONDRES. Bankuetako goi kargudunek jasotzen dituzten aparteko gainsariei jarritako zergari esker, 2.750 milioi euro bildu ditu Erresuma Batuko Altxorrak. Uste baino gehiago da hori, 1.750 milioi euro jasotzea aurreikusten baitzuen. Bankariei ematen dizkieten 27.500dik gora euroko gainsariei eragiten die zergak, erdia Estatuko Altxorrari eman behar diotelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu